| Sinopsia |
Alargundu zenetik, Nekaneren bizitza monotonoa etxeko lau hormetara mugatzen da: etxea garbi mantendu eta berarekin bizi diren aitaginarreba eta semearen jatorduak prestatu. Eguerdi batez, egongelako armairu bateko apalean, senarra zenak irabazitako trofeo eta kopak garbitzen hasiko da. Bat batean, despiste baten ondorioz, trofeo bat erori eta puskatu egingo da. Kopa hori gabe, apalean hutsune bat geratuko da. Nekanek gertatu denaren berri eman ostean, familia osoa batu egingo da kopa berri bat irabazteko nahian.
|