Sinopsia
|
Hiriaren kanpoaldean dagoen Muttogorri baserriari tristura dario; bizilekua zaharkituta eta erdi hondatuta ageri da: ormak zatika erortzen dira, egurrezko ateak galdu dute berezko kolorea, eta eraikinak zutik dirau, mamua bailitzan, inguruan gertatzen denari so. Hiria inguratuko duen autobidearen obrak hasi dira. Bide honek, hirian pilatzen diren auto ilara ikaragarriak saihesten lagunduko du, baserritik 30 metrotara pasako den bide berberak. Lehen pertsonan, zuzendariak, aldaketen labirinto honen erdian bizirauteko ahaleginetan dabilen bere familiaren historia kontatuko digu.
|